XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ERRIJETATIKJuan zaiguz aurtengo jayak, eta itz gutxitan ez bada be, esan bear degu nolakoak izan diran.
Asi ziran Toma Deunaren periakin, eta atzo amaitu ziran.
Egun oneitan izan dira sari ederrak emen agertu diran txekor, bei, eta mota askotako aberientzat, eta pozik gelditu dira gure baserritarrak.
Zorionak danoi zuen sariakaitik eta urrengo urte arte.
Beste egunetan, bai soñu ugaria izan degula! Sortzi egunean dantzatu besterik ez dute egin emengo gaste ta zar gustiak.
Gero esaten dute gaizki bizi dirala, eta orrelako antzeko gauz asko.
Bañan...... nork ziñisten die? Idazlari eta irakurle euzkaldun gustiai urte berri zoriontsua bat opa diet lerro onen bidez, batez ere Arrasate'ko gustiai.
IDAZLARI BERRIAIgandeko euzkal orrian irakurri genduzan
Nere zorion beroena ematen diot euzkaldun jator oni, ta arren eskatu ere bai, jarraitu dezala gure izkuntza maitean idazten.
¡Orrela egiten da Aberria!.
BATZAR NAGUSIAUrtero egiten dan bezela, datorren igandeko 12'tan izango da Batzokian, eta bazkide guziei eskatzen saie jun deitezela jakin dezaten danak Euzko Gastedi'ko gora bera guztiak.
Badakizu ba Arrasate'ar irakurle maite orrek igandeko 12'tan nora juan bear dezun.
Sari oneik irabazi naian asko dabiltz erri ontan, da ez da arritzekoa izango, aurten gure errira etortzia sari eder oiek.
Guk beintzat, babak ondo zenbatu ondoren bialdu degu
Motel samarrak gera eta sail izango da guk antz ematia, bañan asmatzen ba'degu, eta saririk etortzen ba da esango degu
Garagartzako ausuan bere gurasoakin bizi dan baserrian oeratuta dago aspaldi ontan Garro'tar Kipri mutill gaste eta gure lagun ona.
Asko poztuko giñake laister sendatzia.
GASTELU-ONDO.
Uarra.
- Zeure ixena jakin gurea badaukoe orko batzuk ba.
Zenbat bidar itaundu ete dauste? Eztabe jakingo.
Urte-barri zorijontsuba igaro.- L.